2015(e)ko abuztuaren 1(a), larunbata
2015(e)ko urtarrilaren 27(a), asteartea
2014(e)ko irailaren 13(a), larunbata
EUSKAL KANTAGINTZAREN HARRIBITXIAK - Edorta Amurua
Batzuetan, kantagile baten lan jakin batzuek arrakasta lortzen dutenean, ondorio tamalgarri bat eragiten du gainontzeko obra guztietan. Arrakasta horren dizdirak ez du uzten sortzaile horren lana bere osotasunean ezagutzen, eta hainbat ale, merezimendu osoz arrakasta maila bera izateko duin direnak, itzalpean mantentzen dira, inoren arreta erakartzea lortu gabe.
Euskal kantagintzan ere badira horrelako kasuak, oihartzun eskasa izan duten artelanak aurkitzen dira ezagunago bihurtu diren kanta haien artean, garai bateko disketako "B" aldea osatzen zutenak.
Kantaldi honen bidez, kantu horiek suspertu nahi izan ditut, maitasunez betetako begirada batekin.
2014(e)ko uztailaren 1(a), asteartea
2014(e)ko apirilaren 24(a), osteguna
"Hauxe da ura", David Foster Wallaceren hitzaldia euskarazko azpitituluekin
Euskaratzailea: Antonio Casado da Rocha
(Azpitituluak ikusteko: "Select Language>Basque)
(Artikulu honetan oinarritua)
2014(e)ko otsailaren 2(a), igandea
Bertako Haziaren Jaia 2014
Ohartzerako, bosgarren ediziora iritsi da Bertako Hazien Jaia. Xumetasunez, maitasunez eta adiskidetasunez elikatutako ospakizuna da honako hau, gaur egungo bizimodu azkarrean lekurik ez duten gauza horien aldarria heda dadin. Haziak eta hazien inguruko ondare kulturala babesteko asmoarekin batuko gara urtero bezala, trukean eta solasean aritzeko eta aniztasuna gure artean zabaltzeko asmoz.
Aurtengoan jaia bikoiztu zaigu, ikusi baitugu haziei buruzko kezka zabaltzen doala; otsailak 8an Elizondon izanen gara (Merkatu plazan) eta 22an Beran (Toki Ona institutuan). Antolaketa aldetik, guztiz horizontala izanen da, edozein etor daiteke, bere haziak partekatu, eritziak azaleratu, informazioa eskuratu, eta aldi berean baratzetako emaitzak dastatu.
Haziak abiapuntutzat harturik, hainbat hausnarketa sortzen dira, dela elikadura burujabetza, ekoizpen ekologikoa, ondare kulturala, edo transgenikoen afera. Denei buruz eritziak emateko aukera izanen dugu bi gune hauetan, gure elikaduraz eta nekazaritzaren egoeraz arduratuak gaudelako, eta uste dugulako arlo hoiek ez direla enpresa handien esku utzi behar.
Haziaren jaiaz gain, Bidasoaldeko Hazi Sareak urte osoan egiten du lan gure inguruan irauten duten barazki, fruitondo eta laboreen barietate bereziak ez ditezen gal; baserrietan ikertzen ari gara aldaera guzti hoien zerrenda bat egin eta ekoizpena bermatzeko. Hazien Babeslekua sortu dugu Oronozen, denen eskura egon ditezen lortutako barietateak.
2013(e)ko urriaren 3(a), osteguna
Hegaztiak poesian eta kantuan
Urteak daramatzat kantuak biltzen eta berritxuratzen. Nire eskuetatik eta eztarritik milaka abesti pasa izan dira, bakoitza berezia, beti bizipen sakonekin zerikusia dutenak, nolabait nire kantuak izatera iritsi arte. Metaforen erreka oparoan edan izan dut, eta bigarrengo eskukoak izanda ere ez dira arrotzak, autoreak munduratzean besteengan bilatzen zuen enpatia hori niregan bete-betekoa izan bait zen.
Irudi, tropo eta hizkuntza-jokoen barnean, ba dira beti errepikatzen direnak, eta hain ditugu barneratuak, ez garela ohartzen zein sakon eta borobilak diren. Horien artean, dudarik gabe, hegaztiek dute leku apartekoa. Zer litzateke poesia hegaztien aipamenik gabe? Amets zoriontsu batetik aldeginak dirudite hegaztiak, gizatasun soila lur azalari loturik egon den bitartean, guztiz helduezina zitzaigun zerua ukitu eta zeharkatzeko gai zirenak. Aldi berean hauskorrak eta hilezkorrak, xumeak eta haundinahiak, gizakiaren aldaera eta emozio guztientzako badute ezaugarri nabarmen bat. Giza emozio bakoitzak, dela estuasun pertsonalen baitan edo dela gizarte mailako egoera, badu isla berezia izaki hegalarien munduan. Behin hegaztiak ezagutzen eta bereizten hasi ezkero, gizakumeak beti aurkituko ditu bere eguneroko jardun eta gorabeherak ilustratuko dituen adibideak.
Txepetxaren umiltasuna, enararen etengabeko bidaia, hontzaren azkartasun eta zuhurtzia, bele jendearen adimen ikaragarria, arranoen nagusitasun zerutiarra... Denak daude hor, begibistan, gure irudimena elikatzeko zai. Poetek, kantariek, armagabeko ehiztari lez, hegaztien arima erratua lapurtzen dute eta gure esku uzten, gerora metafora lumadunez ase gaitezen, hegaztiek baitute, guk jakin ala ez, giza bizitzaren giltza metafisikoa.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)