2013(e)ko otsailaren 18(a), astelehena
2013(e)ko otsailaren 3(a), igandea
Mozorroen Ordua: Ituren eta Zubieta inaute aroan
Egunerokotasuna da herri txikietako altxor handiena. Mendeetako ahalegin eta nekeek islatzen dute irautearen grina iraunkor bat, bai arlo materialetan (baratzeak, etxebizitzak, hazienda, basoak...) eta bai giza jardueretan (familia, hizkuntza, jaiak, arau sozialak...). Urteak joan ahala, herritarrek erritu jakin batzuk behin eta berriz ospatu behar dituzte, izan direna aurrerantzean izaten jarraitzeko borondatea erakutsiz. Baina egunerokotasun horrek tirabirak eta kontraesanak sortzen ditu: urteetan zehar gordetako ezinikusi eta ezinesanak, norbanakoaren izaera lotsaz gordea, eta elkarbizitzak sortzen dituen gatazka izkutuak.
Tentsio hoiek kaleratzeko ba dute herritarrek tenore berezi bat: inauteak. Bertan, modu anonimoan bada ere, bakoitzak azaleratzen ditu bere muineko amorru, gorroto, maitasun eta beldurra. Debekuak eta aurreiritziak bertan behera utzi bezain laister, egun jakin batzuetako askatasun mugagabea dastatuko du herritar xume eta lotsatiak. Ausardiaz mozkortua, fantasiaren ametsa (edo amesgaiztoa) bizituko du azken mugak urratuz.
Ituren eta Zubietara lehen aldiz hurbiltzen dena irudi ikoniko batzuen bila dator. Joaldunak aski ezagunak dira euskal izpirituaren isla gisa, ikuskizun teluriko edo etnologiko paregabea bilakatu dira aspalditik, agian Julio Caro Barojak aztertu zituenetik. Haien koreografia txukuna eta burrunba sakonak ez gaituzte axolagabe utziko. Herri bateko biztanleak pauso indartsuz aintzinera egiten: batzuentzat ez dago metafora ederragorik aberriaren martxa ideala irudikatzeko.

Baina joaldunak ez dira festaren antzezle bakarrak; betiko postalaren edertasun simetrikoa hautsiz, bertze pertsonai berezi batzuk atzematen ditu bisitariak inondikan agertzen eta inorako norabidean. Postal bukolikoa amesgaiztoa bilakatzen da; ikono epikoak anabasari tartea uzten dio. Garbitasun koreografikoa objektu zikin eta zaharkituez inguratzen da, aurretik espero zen ikuskizuna ezusteko egoerataz betetzen delarik.
Mozorroek ez dute koreografiaren beharrik, ez dira ibilbide jakin batetik joan behar, ez dute inor eta ezer errespetatzen; araurik gabeko espazio batean murgiltzen dira, agian arauz betetako egunerokotasuna gainditzeko. Behin aurpegia estalita, herritar xume eta lotsatiak bere muga guztiak hautsi eta kalea bereganatzen du, eraikile izatetik suntsitzaile bilakatzen da, batzuetan amorruaren bultzadaz, bertzetan lasaitasun beldurgarriz.
Mozorroen erreinuak ez du legerik, bere arau bakarra parodian oinarritzen da; ispilu deformatu baten antzera, giza eginkizunak eta ezaugarriak karikatura gisa azaltzen dira: ofizioak, albisteetako pertsonaiak, animaliak, landareak, etxeko tresnak ez dira jada egunerokotasunean bezalakoak; alderantziz dabiltza, absurduaren eskuetan jirabira inutiletan kamuzten dira. Tresna bat ez da jada lan bakar batera mugatutako objektua, irudimenaren eta maliziaren menpeko arma bat baizik, segurtasun guztiak bortxatzeko asmoz erabilia izango dena.
Trapu zaharren atzean, lasto-sasi-adaxka-goma-azal-lumazko maskararen atzean, ez da jada lotsarik, ez da betiko urruntasun zerutiarra atzematen; mozorroek kontaktua bilatzen dute, lehenbizi begiradarena, gero ukimenarena eta azkenik, horrela nahi ba da, usaimena eta entzumenarena. Eta kontaktu hori ez da beti onerako; ikuslea bere erosotasunetik ateratzea da helburua, comfort zone delakoa deuseztatzea.
Greziarrek πανικός bezala ezagutzen zuten basoak eta gauak sortutako izu gaindiezina. Mozorroek izu hori bilatzen dute bere "biktimetan"; ezezagunaren zirrara sakona, gaur egungo bizimodu seguruak ahantzarazitako indar naturalak aldarrikatzen dituzte: gorputz biluziena, animaliena, sexu grinarena, gorotzarena, heriotza edo zauriena...
Ikuskizun garbi eta enblematiko bat ikustera etorritako atzerritarrak, bertan aurkitzen du ezinegonaren unibertso oinazetsua, Hieronymus Bosch edo Grünewalden margo nahasietan sartu izan balitz bezala. Agian ez da berriro hurbilduko paraje demoniozko horretara.
Edo agian bai, batek daki.

Baina joaldunak ez dira festaren antzezle bakarrak; betiko postalaren edertasun simetrikoa hautsiz, bertze pertsonai berezi batzuk atzematen ditu bisitariak inondikan agertzen eta inorako norabidean. Postal bukolikoa amesgaiztoa bilakatzen da; ikono epikoak anabasari tartea uzten dio. Garbitasun koreografikoa objektu zikin eta zaharkituez inguratzen da, aurretik espero zen ikuskizuna ezusteko egoerataz betetzen delarik.
Mozorroek ez dute koreografiaren beharrik, ez dira ibilbide jakin batetik joan behar, ez dute inor eta ezer errespetatzen; araurik gabeko espazio batean murgiltzen dira, agian arauz betetako egunerokotasuna gainditzeko. Behin aurpegia estalita, herritar xume eta lotsatiak bere muga guztiak hautsi eta kalea bereganatzen du, eraikile izatetik suntsitzaile bilakatzen da, batzuetan amorruaren bultzadaz, bertzetan lasaitasun beldurgarriz.
Mozorroen erreinuak ez du legerik, bere arau bakarra parodian oinarritzen da; ispilu deformatu baten antzera, giza eginkizunak eta ezaugarriak karikatura gisa azaltzen dira: ofizioak, albisteetako pertsonaiak, animaliak, landareak, etxeko tresnak ez dira jada egunerokotasunean bezalakoak; alderantziz dabiltza, absurduaren eskuetan jirabira inutiletan kamuzten dira. Tresna bat ez da jada lan bakar batera mugatutako objektua, irudimenaren eta maliziaren menpeko arma bat baizik, segurtasun guztiak bortxatzeko asmoz erabilia izango dena.Trapu zaharren atzean, lasto-sasi-adaxka-goma-azal-lumazko maskararen atzean, ez da jada lotsarik, ez da betiko urruntasun zerutiarra atzematen; mozorroek kontaktua bilatzen dute, lehenbizi begiradarena, gero ukimenarena eta azkenik, horrela nahi ba da, usaimena eta entzumenarena. Eta kontaktu hori ez da beti onerako; ikuslea bere erosotasunetik ateratzea da helburua, comfort zone delakoa deuseztatzea.
Banaka edo taldeka, mozorroek beti aurkitzen dute publikoaren neutraltasuna bortxatzeko modua. Beraien ibilera erratikoarekin, soinean daramatzaten elementuekin, edo jaurtiketa bidez, ikusleak beti izango du mezu oldarti bat, mehatxu izkutu bat: gure lurraldean zaude, gure menpe zaude. Ustezko mugimendu lasaiak segituan bihur daitezke bultzada , besarkadak errautsezko hodei bat dakar, opari jangarrien atzetik dator ur parrastada.
Greziarrek πανικός bezala ezagutzen zuten basoak eta gauak sortutako izu gaindiezina. Mozorroek izu hori bilatzen dute bere "biktimetan"; ezezagunaren zirrara sakona, gaur egungo bizimodu seguruak ahantzarazitako indar naturalak aldarrikatzen dituzte: gorputz biluziena, animaliena, sexu grinarena, gorotzarena, heriotza edo zauriena...
Ikuskizun garbi eta enblematiko bat ikustera etorritako atzerritarrak, bertan aurkitzen du ezinegonaren unibertso oinazetsua, Hieronymus Bosch edo Grünewalden margo nahasietan sartu izan balitz bezala. Agian ez da berriro hurbilduko paraje demoniozko horretara.
Edo agian bai, batek daki.
2012(e)ko urriaren 13(a), larunbata
Legez Kanpo: Per-Bertsio baten historia
Esan beharrik ez dago biografia bat, bizitza bat gora eta beheraz osatzen dela, hagiografia bat izan nahi ez ba du behintzat. Lorpenak, irabaziak, ekintzak, ezagutzak garrantzitsuak dira aurrera jarraitzeko, alferrikako bidea egin ez dela jakiteko bederen; baina, aldi berean porrotak, pekatuak, erorketak eta galerak ezin dira ekidin benetazko perspektibaz ikusi nahi ba da bizitzaren ibilbide luze edo laburra.
Akatsak, ahultasunak, hutsuneak ere ba dute bere leku propioa gure izatean, atomoen baitan espazio hutsak duen lekuaren moduan. Agian, eguneroko denbora hutsala, bizitzako une zentzugabeak dira nolabaiteko eitea ematen diotena norbera izate horri, eta azken finean, nabarmentzen ditugun lorpen hoieri esannahia eransten dietenak. Une gogorretan jakiten dugu nor garen, zenbateraino iritsi gaitezken, zer nolako indarra dugun aintzinera egiteko.
Ilunpean ibiltzean, estimatzen ditugu benetan inguruan diren argi murritzak, benetan merezi dutenak. Kale hotzetan barna goazelarik, eskertuko dugu esku lagungarria, edo ahots gozoa, gure barneko ahotsarekin solas iraunkorra hasiko duena. Inguruan keinu baikorrak bereizten ikasten da, eta keinu horiek bizitza osorako harribitxi preziatuak bihurtzen dira.
Nire kasuan, kantuak izan dira sarritan keinu lagungarri hoietako asko. Urrunean egindakoak, aspaldi (batzuetan nihaur jaio aurretik), bertze norbaitentzako, baino une berezi batean nire ezinegonaren isla ezin egokiago bat lortzen zutenak. Kanta haiek entzun, ikasi eta zabaldu izan da nire lanetako bat, eta denborarekin barneratutako hitz hoiek bertze modu batean moldatzea, nereganatzeko modu berezia; honi deitzen diot Per-Bertsioak egitea.
Agian kanta andana hartatik bereziena (eta kantatuena) Paco Barrios "Mastuerzo" mexikarraren hau izan zen. Aldi berean xamurra eta zorrotza, barnerakoia eta borrokalaria, ez naizen eta izan nahi dudan guzti hori adierazten du:
"Tratando de ser otro / Pero el mismo..."
Nireganatze prozesu horretan azken pausoa kantua euskaratzea izan zen. Etzen gauza erraza, kantua hagitz pertsonala izatez gain esaldi motz eta zorrotzez osatua bait dago. Ezinezkoa zitzaidan halako konplexotasuna itzultzea, eta norbaiteri laguntza eskatzea pentsatu nuen. Horretan nengoela, goiz batez, guztiz ernatu baino lehen, ia amets baten moduan, euskarazko hitz horiek nire buruan agertzen hasi ziren. Paper bat hartu eta, argia piztu gabe, hasi nintzen idazten buruan nuena, arrapaladan eta ilunpetan (nire kaligrafia kaxkarra are nahasiagoa eginez). Eta horrela, momentu batean, etengabe, hitz hauek agertzen joan ziren; pentsatu gabe, ikusi gabe, nire barne muinetatik...
2012(e)ko ekainaren 21(a), osteguna
Burutik Mundura
BURUTIK MUNDURA
Bizilagun eta adiskide dudan Mikelek beti dio zurgintza lanetan hobe dela birritan pentsatzea, behin bakarrik moztu bait daitake egurra. Hainbat alditan nahiago izaten dut bapatekotasuna landu, pentsatu gabe egiteak dituen zirrarak gozatu. Bestetan, berriz, buru-inguruan ditudan pentsaketak zehaztasun osoz hausnartzen ditut, eta ondoren errealitatera erraztasun osoz iristen da bururatutakoa.
Oraingoan, etxeko alorretan igerileku edo piszina bat paratzeko ideia sortu zen, uda giroan murgiltzen hasiak bait ginen. Erosi edo egin? Gaur egun, made in China produktuak nonahi nagusi direnean, badugu halako joera erosoa euro pixar batzuen aldera edozein tramankulu lortzeko. Baina sarritan, erositakoaren iraupena arrunt llaburra izaten da, eta horrela hasten da pilatzen etxeko tiradore eta armairuetan hainbat jostailu, botatzeko berriegi baina erabilgarri ez direnak. Beraz, zertaz ez egin old fashionezko asmakizun bat, etxean bertan iraungo duen eraikin berriztagarria?
Pentsatzea, amestea, diseinatzea... Ez dago marrazkirik, ez dago neurririk. Etxean bertan baziren egur zaharrak begiratu, azal daitezken zailtasunak aurreikusi, gau parea igaro (gauez mamitzen bait dira hobekien projektuak) eta orduan bai, zirt-zart! Aizkora, zerra, mailua eta iltzeak bertzerik ez da behar ametsak gorpuzteko...
(Klikatu animazioa ikusteko)
2011(e)ko azaroaren 28(a), astelehena
Esku Ezkerraz: Lehen begirada
Adiskide berezia dut Antonio (bertze guztiak bezala, bestalde); urteak dira bion artean elkarrizketa etengabe bat sortu zela, eta urte hoietan bizipenen eta pentsakizunen etengabeko loturak korapilatzen joan dira gure artean.
Uste dut batak bestea begirune handiz ikusten dugula; izan ere, hein batean, gutako bakoitzak egin duenak bertzearen mugak islatzen ditu, argazki negatibo baten moduan. Antoniok Thoureauren idazlanak aztertzen eta itzultzen zituen bitartean, nik basoaz inguraturik bizitzea erabaki nuen, teoria praktika bihurtuz; baina aldi berean, nire gotorleku pluskuamperfektu horretatik, Antonioren jakinduria eta jarduna inbidia kutsu batekin bizi nuen. Internet aintzineko garai hartan, paperezko eskutitzak ziren gure arteko zubia (bereak batzuetan marraskilo bazka bilakatu ziren arren), eta, bakoitza bere uhartetik, mundua eta bizitza aztertzen saiatzen ginen.
Nire emaitzak, eskulan xumearenak ziren: baratzea, zurezko tramankuluak, irina eta abar; Antoniok, berriz, bertze arlo bat lantzen zuen: liburuak idazten ditu. Liburu hoietako bakoitza mirari bat bezala bizitu nuen, bertan agertzen bait zen elkarrekin genuen elkarrizketa etengabearen isla. Antonioren liburuak ez bait dira estilo ariketa hutsak, kontzeptu pilaketa eruditoak, galdeketa eta bilaketa personal baten ondorioak baizik. Antonioren idazlanak ez dute ezer soberan; erran nahi duena soilik agertzen da, eta atzetik duen eraikin teoriko mardula ez da begibistan azaltzen, baldin eta oharretara jotzen dugun arte. Oharretan ikusten da aurreko lan guzti hori, baratzeko goldaketa, jorraketa eta indusketa guztien antzera.
Lan handia egin behar da emaitza jasangarria eta arina izateko, eta horretan maisu da Antonio; hitz gutxitan jakinduria asko banatzen du, eta hori eskertzekoa da. Agian laburtzeko ohitura horrek eraman zuen poesiaren bidera, eta poesiaren baitan laburtasun supremora, haikuen erresuma esklusibora.
Orain, "más difícil todavía" zahar horren oihartzunarekin, hizkuntza ezohizkoan ari zaigu Antonio; liburu xumea, orrialde gutxietan urte hauetako gorabeherak islatzen dituena, bere betiko begirada jakintsuarekin. Esku ezkerraz hartu, eta irakur dezagun...
2011(e)ko martxoaren 12(a), larunbata
2011(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





.jpg)










