2013(e)ko otsailaren 18(a), astelehena
2013(e)ko otsailaren 3(a), igandea
Mozorroen Ordua: Ituren eta Zubieta inaute aroan
Egunerokotasuna da herri txikietako altxor handiena. Mendeetako ahalegin eta nekeek islatzen dute irautearen grina iraunkor bat, bai arlo materialetan (baratzeak, etxebizitzak, hazienda, basoak...) eta bai giza jardueretan (familia, hizkuntza, jaiak, arau sozialak...). Urteak joan ahala, herritarrek erritu jakin batzuk behin eta berriz ospatu behar dituzte, izan direna aurrerantzean izaten jarraitzeko borondatea erakutsiz. Baina egunerokotasun horrek tirabirak eta kontraesanak sortzen ditu: urteetan zehar gordetako ezinikusi eta ezinesanak, norbanakoaren izaera lotsaz gordea, eta elkarbizitzak sortzen dituen gatazka izkutuak.
Tentsio hoiek kaleratzeko ba dute herritarrek tenore berezi bat: inauteak. Bertan, modu anonimoan bada ere, bakoitzak azaleratzen ditu bere muineko amorru, gorroto, maitasun eta beldurra. Debekuak eta aurreiritziak bertan behera utzi bezain laister, egun jakin batzuetako askatasun mugagabea dastatuko du herritar xume eta lotsatiak. Ausardiaz mozkortua, fantasiaren ametsa (edo amesgaiztoa) bizituko du azken mugak urratuz.
Ituren eta Zubietara lehen aldiz hurbiltzen dena irudi ikoniko batzuen bila dator. Joaldunak aski ezagunak dira euskal izpirituaren isla gisa, ikuskizun teluriko edo etnologiko paregabea bilakatu dira aspalditik, agian Julio Caro Barojak aztertu zituenetik. Haien koreografia txukuna eta burrunba sakonak ez gaituzte axolagabe utziko. Herri bateko biztanleak pauso indartsuz aintzinera egiten: batzuentzat ez dago metafora ederragorik aberriaren martxa ideala irudikatzeko.
Baina joaldunak ez dira festaren antzezle bakarrak; betiko postalaren edertasun simetrikoa hautsiz, bertze pertsonai berezi batzuk atzematen ditu bisitariak inondikan agertzen eta inorako norabidean. Postal bukolikoa amesgaiztoa bilakatzen da; ikono epikoak anabasari tartea uzten dio. Garbitasun koreografikoa objektu zikin eta zaharkituez inguratzen da, aurretik espero zen ikuskizuna ezusteko egoerataz betetzen delarik.
Mozorroek ez dute koreografiaren beharrik, ez dira ibilbide jakin batetik joan behar, ez dute inor eta ezer errespetatzen; araurik gabeko espazio batean murgiltzen dira, agian arauz betetako egunerokotasuna gainditzeko. Behin aurpegia estalita, herritar xume eta lotsatiak bere muga guztiak hautsi eta kalea bereganatzen du, eraikile izatetik suntsitzaile bilakatzen da, batzuetan amorruaren bultzadaz, bertzetan lasaitasun beldurgarriz.
Mozorroen erreinuak ez du legerik, bere arau bakarra parodian oinarritzen da; ispilu deformatu baten antzera, giza eginkizunak eta ezaugarriak karikatura gisa azaltzen dira: ofizioak, albisteetako pertsonaiak, animaliak, landareak, etxeko tresnak ez dira jada egunerokotasunean bezalakoak; alderantziz dabiltza, absurduaren eskuetan jirabira inutiletan kamuzten dira. Tresna bat ez da jada lan bakar batera mugatutako objektua, irudimenaren eta maliziaren menpeko arma bat baizik, segurtasun guztiak bortxatzeko asmoz erabilia izango dena.
Trapu zaharren atzean, lasto-sasi-adaxka-goma-azal-lumazko maskararen atzean, ez da jada lotsarik, ez da betiko urruntasun zerutiarra atzematen; mozorroek kontaktua bilatzen dute, lehenbizi begiradarena, gero ukimenarena eta azkenik, horrela nahi ba da, usaimena eta entzumenarena. Eta kontaktu hori ez da beti onerako; ikuslea bere erosotasunetik ateratzea da helburua, comfort zone delakoa deuseztatzea.
Greziarrek πανικός bezala ezagutzen zuten basoak eta gauak sortutako izu gaindiezina. Mozorroek izu hori bilatzen dute bere "biktimetan"; ezezagunaren zirrara sakona, gaur egungo bizimodu seguruak ahantzarazitako indar naturalak aldarrikatzen dituzte: gorputz biluziena, animaliena, sexu grinarena, gorotzarena, heriotza edo zauriena...
Ikuskizun garbi eta enblematiko bat ikustera etorritako atzerritarrak, bertan aurkitzen du ezinegonaren unibertso oinazetsua, Hieronymus Bosch edo Grünewalden margo nahasietan sartu izan balitz bezala. Agian ez da berriro hurbilduko paraje demoniozko horretara.
Edo agian bai, batek daki.

Banaka edo taldeka, mozorroek beti aurkitzen dute publikoaren neutraltasuna bortxatzeko modua. Beraien ibilera erratikoarekin, soinean daramatzaten elementuekin, edo jaurtiketa bidez, ikusleak beti izango du mezu oldarti bat, mehatxu izkutu bat: gure lurraldean zaude, gure menpe zaude. Ustezko mugimendu lasaiak segituan bihur daitezke bultzada , besarkadak errautsezko hodei bat dakar, opari jangarrien atzetik dator ur parrastada.
Greziarrek πανικός bezala ezagutzen zuten basoak eta gauak sortutako izu gaindiezina. Mozorroek izu hori bilatzen dute bere "biktimetan"; ezezagunaren zirrara sakona, gaur egungo bizimodu seguruak ahantzarazitako indar naturalak aldarrikatzen dituzte: gorputz biluziena, animaliena, sexu grinarena, gorotzarena, heriotza edo zauriena...
Ikuskizun garbi eta enblematiko bat ikustera etorritako atzerritarrak, bertan aurkitzen du ezinegonaren unibertso oinazetsua, Hieronymus Bosch edo Grünewalden margo nahasietan sartu izan balitz bezala. Agian ez da berriro hurbilduko paraje demoniozko horretara.
Edo agian bai, batek daki.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)