2012(e)ko ekainaren 21(a), osteguna

Burutik Mundura

BURUTIK MUNDURA


Bizilagun eta adiskide dudan Mikelek beti dio zurgintza lanetan hobe dela birritan pentsatzea, behin bakarrik moztu bait daitake egurra. Hainbat alditan nahiago izaten dut bapatekotasuna landu, pentsatu gabe egiteak dituen zirrarak gozatu. Bestetan, berriz, buru-inguruan ditudan pentsaketak zehaztasun osoz hausnartzen ditut, eta ondoren errealitatera erraztasun osoz iristen da bururatutakoa.


  Oraingoan, etxeko alorretan igerileku edo piszina bat paratzeko ideia sortu zen, uda giroan murgiltzen hasiak bait ginen. Erosi edo egin? Gaur egun, made in China produktuak nonahi nagusi direnean, badugu halako joera erosoa euro pixar batzuen aldera edozein tramankulu lortzeko. Baina sarritan, erositakoaren iraupena arrunt llaburra izaten da, eta horrela hasten da pilatzen etxeko tiradore eta armairuetan hainbat jostailu, botatzeko berriegi baina erabilgarri ez direnak. Beraz, zertaz ez egin old fashionezko asmakizun bat, etxean bertan iraungo duen eraikin berriztagarria?


  Pentsatzea, amestea, diseinatzea... Ez dago marrazkirik, ez dago neurririk. Etxean bertan baziren egur zaharrak begiratu, azal daitezken zailtasunak aurreikusi, gau parea igaro (gauez mamitzen bait dira hobekien projektuak) eta orduan bai, zirt-zart! Aizkora, zerra, mailua eta iltzeak bertzerik ez da behar ametsak gorpuzteko...



(Klikatu animazioa ikusteko)